Zirkuitu elektriko bat elkarrekin lotutako zenbait elementu elektrikok (bateria, erresistentzia, induktore, kondentsadore, etengailu eta erdieroaleak, adibidez) osatzen duten sistema da. Korronte elektrikoak zeharkatu dezakeen ibilbide itxi bat edo gehiago ditu.
Tentsio eta korronte iturriak, osagai linealak -erresistentzia, kondentsadore eta induktoreak- eta banaketa lerro linealak -transmisio lerro edo kableak- bakarrik dituzten zirkuituak zirkuitu linealak dira. Hauen jokaera metodo aljebraikoekin aztertu daiteke, bai korronte zuzen zein korronte alternoan. Osagai elektroniko aktiboak dituzten zirkuituak -diodo eta transistoreak adibidez- zirkuitu elektronikoak dira. Zirkuitu elektronikoak orokorrean ez-linealak dira, eta diseinu eta analisirako tresna konplexuagoak behar dituzte. |