Potentzial-diferentzia edo tentsio elektrikoa
Sorgailuaren bi poloen artean tentsio elektrikoa dago. Tentsioa egoteak adierazten du energia kantitatean aldea dagoela; hala; sorgailuaren bi poloak konektatzen direnean, kargak polo negatibotik positibora mugitzen dira; hau da, energia gehien duen puntutik energia gutxien duen puntura.
Kargak polo positibora itzul daitezen eta haien mugimendua eten ez dadin, sorgailuak energia eman behar die.
Sorgailuak karga-unitateko eman dezakeen energia kantitateari tentsio deritzo; tentsio (edo voltajea) V letraren bidez adierazten da, eta voltetan neurtzen da.
Volt bat (V) honen baliokidea da: 1 joule coulombeko; esate baterako, 230 volteko sorgailu batek 230 jouleko energia eman dezake coulomb bakoitzeko.