Plastikozko pikor edo bolatxoetatik abiatuz, hainbat teknika erabiltzen dira objetuak fabrikatzeko:
|
|
- PUZKETA BIDEZ MOLDEKATZEA: Industrian, botilak, ontziak eta pieza hutsak fabrikatzeko erabiltzen da puzketa bidez plastikoak moldekatzeko teknika.
- KONPRESIO BIDEZ MOLDEKATZEA: Sistema horren bidez, oso pieza handiak fabrika daitezke, oso konplexuak ez badira; esate baterako, autoetako aginte-panelak. Moldekatze mota horretan, presioa eragiten zaio plastiko konprimituko aurreforma bati, plastikozko piezak (termoegonkorrak) sortzeko. Presioaren eta beroaren eraginez, plastiko partikulak batu egiten dira, eta polimeroaren kateak elkarri lotzen zaizkio. Erreakzio horren bidez, plastikoa gogortu egiten da, eta solido uniforme, zurrun eta homogeneoak osa daitezke horrela. Azkenik, pieza mekanioki kanporatzen da moldetik.
- ARDAZKETA: Ardazketa-prozesua oso ohikoa da ehun-zuntz sintetikoak lortzeko. Zuntz horiek guztietako jantziak egiteko erabiltzen dira.
- IJEZKETA: Xafla meheak egin nahi direnean, estrusio bidezko ijezketa-prozesu puzketaduna edo kalandraketa erabiltzen da.
- HUTSEAN MOLDEKATZEA: Lodiera txikiko piezak moldekatzeko da egokia teknika hori. Plastikozko xafla mehe bat hartu, molde batean sartu eta bertan gainezartzen da.