ENERGIA ELEKTRIKOA
Korronte elektrikoetatik lor daitekeen energiari energia elektriko deritzo. Gaur egun, hain zuzen, hori da gehien erabiltzen den energia forma; besteak beste, erraz eraldatu eta beste energia forma batzuk sortzen dituelako, hala nola argia, beroa eta energia mekanikoa. Korronte elektriko jakin batetik lor dezakegun energia handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, intentsitatea eta tentsioaren zein diren, eta korrontea zenbat denboraz igarotzen den. Energia E letraren bidez adierazten da, eta jouletan neurtzen da. Adierazpen honen bidez kalkulatzen da: E = V . I . t |
Adierazpen horretan, V letrak tentsioa adierazten du, voltetan; I letrak, intentsitatea, amperetan ; eta t letrak , denbora, segundotan.
Joulea eta kilowatt-ordua
Hau da joulea: 98 gramoko masa bat bertikalean metro bateko altuera igotzeko beharrezkoa den energia.
Hau da kilowatt-ordua: 1 kilowatteko potentziak (1000 W) ematen duen energia, 1 orduko (3600 s) jardunean.
3.600.000 J-ren baliokidea da:
1 kW x 1h = 1000W x 3.600 s = 3.600.000 W.s = 3.600.000 J