Transformadorea zirkuitu elektriko batetik induktiboki akoplatutako zirkuitu batera energia elektrikoa transmititzeko erabiltzen den gailua da.
Transformadorea bi solenoidez osaturik dago, lehenengoa primarioa deritzona eta bigarrena sekundarioa. Normalean bi solenoide horiek nukleo ferromagnetiko baten inguruan harilkaturik daude, era horretan fluxu magnetikoaren galera murrizteko. Egokitu beharreko tentsioa primarioan jartzen da eta sekundarioan berriz, elikatu beharreko karga. Sekundarioan karga jartzen denean, korronte elektriko induzitu bat agertzen da. Transformadore ideal batean, primarioaren eta sekundarioaren tentsioak solenoideen espira-kopuruarekin erlazionaturik dago: Hortaz, espira-kopuru egokiak aukeratuz korronte alternoko tentsioa igo edo jaitsi daiteke. EGIN KLIK ARGAZKIAREN GAIENEAN ETA AURKEZPEN BAT IKUS DEZAKEKEZU |