Korronte zuzena (DC hizkiekin ere ezaguna, ingelesez Direct Current) elementu eroale batetik igarotzen den norantza bakarreko elektroi-isuria da. Korronte alternoan (AC, Altern Current) ez bezala, korronte zuzenean karga elektrikoak beti norantza berdinean mugitzen dira, polaritatea konstantea izanik. Adibidez pilek, bateriek eta zelula fotovoltaikoek ematen duten tentsioa korronte zuzenekoa da.

Lehen energia elektrikoaren garraio komertziala —Thomas Edisonek hemeretzigarren mendearen bukaeran garatua— korronte zuzenekoa izan zen. Gaur egun energia elektrikoaren garraio ia guztia korronte alternoan egiten da, honek korronte zuzenarekiko dituen abantailengatik transformazio eta garraioan. 1950ko hamarkadan goi-tentsioko korronte zuzeneko garraioa garatu zen, eta gaur egun goi-tentsioako korronte alternoko sistemen aurrean aukera bat bat da. Distantzia luzeko itsaspeko kableetan, batzutan korronte zuzena aukera bakarra da.
|
Korronte alternoan (AC hizkiekin ere ezaguna, ingelesez Alternating Current), karga elektrikoen mugimenduaren noranzkoa aldizka aldatzen da, periodikoki, eta korrontearen balioa positiboa eta negatiboa da, aldizka. Korronte zuzenean, berriz, karga elektrikoak noranzko berean mugitzen dira, eta korronteak zeinu bera mantentzen du denboran zehar. Oro har, korronte hitza erabiltzen dugun arren, korronte alterno eta korronte zuzen esateko, korrontearekin batera tentsioa ere adierazten da. Hortaz, tentsio alterno eta tentsio zuzen esan dezakegu. Horregatik, sarri, seinale hitza erabili ohi da, korrontea eta tentsioa bereizi nahi ez direnean. 1. irudian hainbat seinale ageri dira: seinale alterno sinusoidala (berdea), seinale zuzena (gorria), seinale aldakorra (grisa) eta pultsudun seinalea (urdina).Etxeetara edota lantegietara iristen den argindarra korronte alternoa da.