OHMEN LEGEA
Korronte elektrikoaren tentsioaren eta intentsitatearen artean beti dago zuzeneko proportzionaltasuna; hau da, bi magnitude horiek zuzenki proportzionalak dira. Hortaz, zirkuitu elektriko baten tentsioa bikoizten badugu, intentsitatea ere bikoiztu egiten da; tentsioa hirukoizten badugu, intentsitatea ere hirukoiztu egiten da; eta abar.
Bi magnitude horien arteko Ohm-en legea deritzo, eta honela adierazten da matematikoki:
V = I. R
Adierazpen horretan, V letrak tentsioa adierazten du, voltetan; I letrak, intentsitatea, amperetan; eta R letrak, erresistentzia, ohmetan.
Magnitude horietako biren balioak jakinez gero, hirugarrenaren balioa kalkula dezakegu, zailtasunik gabe.
Ohmen legeak hauxe dio