Guzti-guztia edo zati bat plastikoz fabrikatuta duten ezin konta ahala produktu daude gure inguruan: botilak, edukiontziak, entxufeak, bolalumak, oihalak, tutuak eta abar.
Plastikoa material malgua, haukaitza, arina eta elektrizitatearen eta beroaren isolatzailea da, oro har.
Plastikoa oso erabilia da industrian; izan ere, fabrikatzen eta moldatzen erraza, merkea eta arina da, eta hainbat koloretako pigmentuak izan ditzake. Horrez gain, beste zenbait materialekin konbina daiteke eta, horrela, haren propietateak hobe daitezke.
Mataza bat osatuz nahasitako oso molekula luzez daude osatuta plastikoak. Molekula luze edo makromolekula horietako bakoitzean, atomoen konbinaketa jakin bat errepikatzen da, kate baten mailak balira bezala. Erremikatzen diren unitate horietako bakoitzari monomero deritzo, eta monomero askoren batuari, berriz, polimero. Monomeroak karbono-atomoz eta hidrogeno-atomoz osatuta daude, nagusiki.
Badira zenbait polimero natural; adibidez, zelulosa eta kautxua. hala ere, plastiko gehienak sintetikoak dira.
Plastiko bat fabrikatzeko, monomeroak bata besteari lotu behar zaizkio, polimeroa osa dezaten. Gertaera horri polimerizazio-erreakzio deritzo.