MAGNITUDE ELEKTRIKOAK
Karga elektrikoa Karga elektrikoa partikula jakin batzuek duten propietatea da. Propietate hori dela eta, partikula batzuek eta besteek elkar erakartzen edo aldaratzen dute. Ezagutzen dugun karga kantitaterik txikiena elektroiarena da (edo protoiarena, karga kantitate berdina baitu, baina aurkako zeinukoa). Kantitate hori hain txikia izanik, karga elektrikoa neurtzeko beste unitate erabilgarriago bat erabiltzen da; hain zuzen, coulombetan neurtzen da karga elektrikoa: Coulomb bat, gutxi gorabehera, sei trilioi elektroiren karga elektrikoaren baliokidea da: 1coulomb = 6.250.000.000.000.000.000 |
|